Izaki bizidunen jatorria eta eboluzioa

1) Hautatik zeintzuk EZ dira eboluzioaren froga bat?:

Biokimikoak
Paleontologikoak
Biogeografikoak
Enbriologikoak

2) Segida zuzena adierazi:

Homo anteccesor - Homo erectus - Homo heidelbergensis - Homo neanderthalensis
Homo erectus - Homo anteccesor - Homo neanderthalensis - Homo heidelbergensis
Homo erectus - Homo anteccesor - Homo heidelbergensis - Homo neanderthalensis
Homo heidelbergensis - Homo erectus - Homo anteccesor - Homo neanderthalensis

3) Erregistro fosilaren ikerketa da:

Eboluzioaren froga enbriologikoa da
Eboluzioaren froga biogeografikoa da
Eboluzioaren froga anatomikoa
Eboluzioaren froga paleontologikoa

4) Teoria eboluzionista da:

Sintesi prebiotikoa
Teoria sintetikoa
Lamarckismoa
Katastrofismoa

5) Segida zuzena aukeratu:

Homo antecessor - Homo heidelbergensis - Homo neanderthalensis - Homo sapiens sapiens
Homo antecessor - Homo sapiens sapiens - Homo heidelbergensis - Homo neanderthalensis
Homo heidelbergensis - Homo antecessor - Homo neanderthalensis - Homo sapiens sapiens
Homo antecessor - Homo neanderthalensis - Homo heidelbergensis - Homo sapiens sapiens

6) "Materia ez-organikoan eratutako molekula organikoetatik sortu zen bizitza Lurrean". Hipotesi hau da:

Oparin eta Haldanek proposatutakoa
Panspermia
Sintesi probiotikoa
Stanley Millerrek proposatutakoa

7) Baso batean ilaje marroi eta zuriko urtxintxak daude. Harrapariek errezago ikusten dituzte zurikoak. Aukeratu zuzena(k):

Mutazio baten eraginez urtxin batzuk zeukaten ilaje marroia eta harrapariei ihes egiten zieten errezago
Ilaje zurikoek mutazio kaltegarria jaso dute
Urtxin batzuk ilajearen kolorea marroia bihurtu zuten harrapariei ihes egiteko
Ilaje zurikoen mutazioa neutroa izan da

8) Eboluzioari buruzko lehen teoria proposatu zuena:

Louis Pasteur
Jean Baptiste de Lamarck
Alfred Russel Wallace
Charles Darwin

9) Mutazioak:

Gametoetan eragina duten aldaketak ondorengoei pasatzen dira
Herentziazko bariazioak ez dituzte sortzen
Geneetan soriz gertatzen diren aldaketak dira
Beti dira kaltegarriak

10) "Hartzak ilajea luzatu zuten beharrezkoa zelako eta gero ezaugarri hori haien ondorengoei pasatu zieten". Baieztapen hau izango zen:

Darwinismoa
Eboluzionismoa
Lamarckismoa
Teoria sintetikoa

11) Irudian agertzen den esperimentua:

Panspermia egiaztatzekoa zen
Oparin eta Haldanek proposaturikoa da
Sintesi prebiotikoa egiaztatzekoa zen
Staley Millerrek proposaturikoa da

12) Eboluzioaren teoria sintetikoa:

Hautespen naturala onartzen da
Mutazioek eta birkonbinazioak aldakortasun genetikoa sortzen dute
Neodarwinismoa ere izendatzen dugu
Lamarcken teoriak onartzen dira

13) "Ilaje luze eta laburreko hartzak egonda klima hotz batean, ilaje laburrekoak desagertzen joango dira eta ez dira ugalduko. Hori dela eta desagertuko dira". Baieztapen hau izango da:

Lamarckismoa
Eboluzionismoa
Neodarwinismoa
Darwinismoa

14) Lehen hominido ezagutua:

Homo ergaster
Ardipithecus ramidus
Australopithecus
Homo habilis

15) Aurretik zegoen espezie batetik abiatuta beste espezie bat sortzea:

Ale ugalkorren isolamendua ezinbestekoa da gertatzeko
Espezieak desberdinak izango dira baina ugaldu ahal izango dute haien artean isolamendua desagertuz gero
Espeziazioa izendatzen dugu
Espezie berriak sortuz gero, ezin izango dira ugaldu haien artean isolamendua desagertuta ere

16) "Hautespen naturala" delako mekanismoa teoria honen barruan dago:

Darwinismoa
Lamarckismoa
Teoria sintetikoa
Fixismoa

17) Segida zuzena:

Ardipithecus ramidus - Australopithecus - Homo habilis - Homo ergaster
Homo habilis - Ardipithecus ramidus - Australopithecus - Homo ergaster
Australopithecus - Ardipithecus ramidus - Homo habilis - Homo ergaster
Ardipithecus ramidus - Australopithecus - Homo ergaster - Homo habilis

18) Funtzio bera baina jatorri desberdineko organoak:

Aztarna-organoak
Analogoak
Homologoak

19) Barne-egitura bera baina kanpoko itxura eta funtzioa desberdina:

Organo homologoak
Aztarna-organoa
Organo analogoak

20) Izaki bizidun guztiak aurreko batetatik sortuak direla frogatu zuen ikerlaria:

Stanley Miller
Oparin
Louis Pasteur
Francesco Redi

21) Jirafa batzuk, mutazioaren eraginez, lepo luzea dute. Zuhaitzetako beheko aldeetan desagertzen ba dira hostoak, lehortea dela eta, lepo luzekoek bizirik iraungo dute eta haien ezaugarriak ondorengoei pasatuko dira:

Darwinen hautespen naturalaren azalpena da
Neodarwinismoaren azalpena da
Teoria sintetikoaren azalpena da
Lamarcken azalpena da

22) "Bizitza espazioan sortu eta espora-gisa bidaiatu planeta-sistema batetik bestera". Hipotesi hau da:

Sintesi prebiotikoa
Berezko sorrera
Panspermia
Eboluzionismoa

23) Sabanako geopardoak eta belarjaleak:

Abiadura gepardoen moldaera da
Abiadura handia belarjaleen moldaera da
Gepardoak belarjaleen hautespen-presioa dira
Belarjaleak gepardoen hautespen-presioa dira

24) Tximinoak daude Hego Amerikan, Asian eta Afrikan. Hori da eboluzioaren froga:

Anatomikoa
Biogeografikoa
Paleontologikoa
Enbriologikoa

25) Lehen hominidoa sortu zen:

Orain dela 4,5 milioi urte
Orain dela 1,6-1,3 milioi urte
Orain dela 4-2 milioi urte
Orain dela 2,5-1,6 milioi urte

26) "Bizi direneko ingurunean hoberen moldatutako izakiak ugaldu eta mantenduko dira". Baieztapen hau zein teoriarena izan daiteke?:

Darwinismoa
Neodarwinismoa
Lamarckismoa
Katastrofismoa

27) Teoria eboluzionista da:

Oreka taidunaren teoria
Teoria sintetikoa
Lamarckismoa
Darwinismoa

28) Kaltegarriak, onuragarriak eta neutroak izan daitezke:

Geneetan zoriz gertatutako aldaketak
Ezaugarri eskuratuak
Mutazioak
Hautespen naturalak

29) Irudian ikusten da:

Gradualismoa
Oreka taiduna

30) "Askotan erabiltzeagatik garatzen den organoaren ezaugarriak heredagarriak dira". Teoria honek proposatua da:

Darwinismoa
Lamarckismoa
Oreka taiduna
Teoria sintetikoa

31) Darwinek bere teoria sortu zuenenan honako kontzeptu hauek ezagutzen zituen:

ADN
Oreka taiduna
Gametoak
Mutazioak

32) Hauetatik zeintzuk dira eboluzioaren frogak?:

Paleontologikoak
Enbriologikoak
Anatomikoak
Biogeografikoak

33) Eboluzioan zehar funziona galduz joan diren organoak:

Homologoak
Analogoak
Aztarna-organoak

34) "Espezieak aldaezinak dira". Hau da:

Panspermia hipotesia
Lamarckek defendatutako teoria
Georges Cuvierrek defendatutako teoria
Fixismoaren teoria