Herentzia eta karaktereen transmisioa

1) Alaba daltonikoa baldin bada, gurasoak izan daitezke:

Ama eramailea eta aita ez-daltonikoa
Ama bakarrik daltonikoa
Aita daltonikoa eta ama ez-eramailea
Aita daltonikoa eta ama eramailea

2) Semea daltonikoa baldin bada, gurasoak izan daitezke:

Aita daltonikoa bakarrik
Guraso biak daltonikoak
Ama daltonikoa bakarrik
Ama eramailea eta aita ez-daltonikoa

3) Hardunaldiko zortzigarren astetik aurrera gaixotasun genetikoak detektatzeko aukera ematen du:

Biopsia koriala
Amniozentesia
Zibor-hestearen ziztada
Ekografia

4) Xabierrek eta Aintzanek neska bat dute eta beste haur bat izan nahi dute. Zein izango da mutila izateko probabilitatea?

%75
%100
%25
%50

5) Zurtoin luzeko (A) landare homozigotiko eta gainartzaile bat zurtoin txikiko (a) landare homozigotiko eta azpirakor batekin gurutzatu dugu. Nolako F2 izango da autoernalduz gero?

%75 zurtoin txikikoak eta %25 zurtoin luzekoak
%75 zurtoin luzekoak eta %25 zurtoin txikikoak
%50 aa, %25 AA eta %25 Aa
%50 Aa, %25 AA eta %25 aa

6) Irudian ikusten den teknika da:

Zibor-hestearen ziztada
Biopsia koriala
Ekografia
Amniozentesia

7) Untxien ilajearen kolore pikarta A aleloak eragiten du. Kolore uniformea, berriz, azpirakorra da. Ile motza (B) gainartzailea eta b luzea. AaBB eta aabb untxiak gurutzatuz gero, F1-eko probabilitateak izango dira:

%50 AaBb izango da eta eta %50 aabB
%50 pikarta eta luzea eta %50 pikarta eta motza
%50 pikarta eta motza eta %50 uniformea eta motza
%50 AAbb eta %50 AaBB

8) A taldeko pertsona bati honako odol-taldearen tranfusioa egin daiteke:

B
A
AB
0

9) B taldeko pertsona bati honako odol-taldearen tranfusioa egin daiteke:

A
0
B
AB

10) AB taldeko pertsona bati honako odol-taldearen tranfusioa egin daiteke:

A
AB
B
0

11) Ultrasoinuen bidez sortutako irudia:

Zilbor-hestearen ziztada
Biopsia koriala
Amniozentesia
Ekografia

12) Zer odol-talde izango dute 0 odol-taldeko gizon baten eta B odol-taldeko emakume heterozigotiko baten seme-alabek?

%50 B eta %50 0
%100 B
%75 B eta %25 0
%25 B eta %75 0

13) Irudian ikusten den alterazioa da:

Monosomia
Trisomia
Heterokromosometakoa
Down sindromea

14) Gene batek kromosoman duen kokapen finkoa da:

Aleloa
Genotipoa
Locusa
Fenotipoa

15) Andaluziar barietateko oiloen luma koloreak beltzak, zuriak eta urdinak izan daitezke, azkenekoa heterozigotikoa denean. Luma urdineko oilarra eta luma zuriko oiloa gurutzatuz gero, ondorengoen probabilitateak izango dira:

%25 beltzak, %25 urdinak eta %50 zuriak
%25 urdinak, %25 zuriak eta %50 beltzak
%25 zuriak, %25 beltzak eta %50 urdinak
%50 zuriak eta %50 urdinak

16) Kromosoma bat galtzen denean sortzen da:

Monosomia
Down sindromea
Trisomia

17) Irudiari begira:

I-2 daltonismoaren eramailea da
I-2 daltonismoaren ez-eramailea da
II-6 daltonismoaren eramailea da
II-6 daltonismoaren ez-eramailea da

18) 0 taldeko pertsona bati honako odol-taldearen tranfusioa egin daiteke:

B
AB
0
A

19) Aita hemofilikoa bada eta ama normala, ez-eramailea:

Alaba hemofilikoa izango da
Alaba eramailea izango da
Semea hemofilikoa izango da
Alaba normala, ez-eramailea izango da

20) Karaktere jakin bat kontrolatzen duen gene batek izan ditzakeen aukerak:

Aleloak
Loci
Genotipoa
Locusa

21) Gizakiaren sexu-determinazioa mota honetakoa da:

Kariotipikoa
Genikoa
Girokoa
Kromosomikoa

22) Ama daltonikoa bada eta aita ez:

Semea eramailea izango da
Alaba daltonikoa izango da
Alaba eramailea izango da
Semea daltonikoa izango da