Giza elikadura

1) Harrisen eta Benedicten ekuazioen arabera, 1,60 m, 16 urte eta 50 kg-ko neska baten metabolismo basalaren tasa da:

1.157 kcal
1.444,3 kcal
1.223 kcal
1.157 cal

2) Harrisen eta Benedicten ekuazioen arabera, 1,60 m, 16 urte eta 50 kg-ko mutil baten metabolismo basalaren tasa da:

1.223 kcal
1.157 kcal
1.157 cal
1.444,3 kcal

3) C, H eta O elementuez osatutakoak dira:

Lipidoak
Proteinak
Gluzidoak

4) Glukosa eta sakarosa dira:

Gluzidoak
Proteinak
Lipidoak
Mantenugai organikoak

5) Gatz mineralen funtzioa da:

Erregulatzailea
Egiturazkoa
Energetikoa
Inmunologikoa

6) Lipidoak:

Ez dira uretan disolbatzen
Uretan disolbatzen dira
Guztiak dira gezurra
Aminoazidoz osatutakoak dira

7) Dieta osasungarria izateko izan behar da:

Gehien hartu beharrekoa lipidoak dira
Osoa: behar ditugun mantenugai guztiak izan behar ditu
Zenbait mantenugai ez dira egon behar
Askotarikoa: era guztietako elikagaiak izan behar ditu

8) 100ºC-tik gorako tenperatura aplikatzea elikagaiari denboratarte jakin batean:

Esterilizazioa
Deshidratazioa
Guztiak dira gezurra
Pasteurizazioa

9) Gorputzeko zelulak, ehunak eta organoak eratzeko behar ditugu

Elikagai erregulatzaileak edo babesleak
Elikagai energetikoak
Elikagai plastikoak edo eratzaileak

10) Olioa da:

Gantz asea
Lipidoa
Gantz asegabea
Esteroidea

11) Anorexia:

Heriotza eragin diezaioke gaixoari
Pisua hartzeko beldur izugarria eta norberaren irudi distorsionatua izatea da
Gaixoak gehiegi jaten du goserik gabe eta eskutuan
Bulimiaren sinonimoa da

12) Elikagaiek dituzten substantziak:

Mantenugaiak dira
Organikoak izaten dira beti
Ez-organikoak eta organikoak izan daitezke
Energia eta materia lortzekoak dira

13) Proteinen funtzioa da:

Garraiatzailea
Energetikoa
Energia-erretserba
Inmunologikoa

14) Fruituak eta barazkiak dira:

Elikagai erregulatzaileak edo babesleak
Elikagai plastikoak edo eratzaileak
Elikagai energetikoak

15) Proteinen funtzioa da:

Erregulatzailea
Inmunologikoa
Eratzailea
Garraiatzailea

16) Eskorbutoa bitamina honen gabeziak sortzen du:

C
B
D
A

17) Zer da nutrizioa?

Jatea
Elikagaiak hartzea
Gozaltzea, bazkaltzea eta afaltzea
Mantenugaietatik energia lortzeko funtzioa

18) Elikagai energetikoak

Aberatsak dira gluzidotan eta lipidotan
Azukrea eta eztia dira mota honetakoak
Fruituak eta barazkiak mota honetakoak dira
Erregulatzaileak ere izendatzen ditugu

19) Zuzenak adierazi:

1 kca l= 4,18 kj
100 kcal = 418 kj
10 kcal = 41,8 kj
1 kj = 4,18 kcal

20) Honako hauek mantenugai organikoak dira:

Lipidoak
Ura
Gluzidoak
Gatz mineralak

21) Globulu gorrien kopurua eta hemoglobina kontzentrazioa murriztea:

Eskorbutoa
Anemia
Goloa
Osteoporosia

22) Hotzean kontserbatzea:

Guztiak dira gezurra
Mikroorganismoak motelago ugaltzean datza
Pasteurizazioa konserbazio-mota honetakoa da
Hoztea eta izoztea kontserbazio-mota honetakoak dira

23) Gizentasuna:

Gorputzean gantz gehiegi izatean datza
Desnutrizioa duenak ezin du gizen egon
Bere arrazoi nagusiak dira elikagai energetiko gehiegi kontsumitzea eta jarduera fisiko gutzi egitea
Gaixoaren bizi-itxaropena murrizten du

24) Aminoazidoz eratutako makromolekulak dira:

Lipidoak
Gluzidoak
Proteinak

25) Glizeridoak eta esteroideak dira:

Polisakaridoak
Proteinak
Lipidoak
Gluzidoak

26) A bitamina:

Hidrodisolbagarria da
Globulu gorrien sorreran esku hartzen du
Lipodisolbagarria da
Ikusmenean parte hartzen du

27) Desnutrizioa:

Mantenugai gabeziaren ondorioa da
Asko janez gero ezin dugu izan
Bere ondorioak larriagoak dira helduengan umeengan baino
Dieta desegokiak sor dezake

28) B12 bitamina:

Ikusmenean parte hartzen du
Globulu gorrien sorreran esku hartzen du
Hidrodisolbagarria da
Lipodisolbagarria da

29) Ezin disolbatu uretan:

Polisakaridoak
Disakaridoak
Monosakaridoak
Lipidoak

30) Glukosa eta fruktosa dira:

Disakaridoak
Monosakaridoak
Polisakaridoak

31) Gipuzkoako haurren loditasunari buruzko bideoan azaltzen da hau:

Haurren %59-ek hamaiketakorik ez du egiten
13-15 urteko neskeen herenak anemia du
Gutxi jatea da garrantzitsuagoa kirola egitea baino
8-15 urteko mutilen %21-ek gehiegizko pisua du

32) Uretan disolbagarriak:

Monosakaridoak
Disakaridoak
Lipidoak
Polisakaridoak

33) Bitaminak:

Lipidoak edo proteinak izan daitezke
Organismoari ongi funtzionatzen laguntzen dioten mantenugaiak dira
Bere eskasiak ez du gaixotasunik sortzen
Fruituek ez dute binamina askorik orokorrean

34) Honako hauek mantenugai ez-organikoak dira:

Lipidoak
Gluzidoak
Proteinak

35) Bideoan azaltzen da dieta mediterraneoari buruzko hau:

Pizza eta hanburgesak sarritan jatea komenigarria da
Gizentasuna kontrolatzen laguntzen du
Barazkiak dira ezinbestekoak
Okela arraina baino ugariagoa izan behar da

36) Berehalako energiaz ornitzen gaituzte:

Karbohidratoak
Lipidoak
Gluzidoak
Proteinak

37) Lipidoak:

Animalia jatorrikoak likidoak dira
Landare jatorrikoak likidoak dira
Animalia jatorrikoak gantz ere esaten zaie
Urdaia eta gurina animalia-jatorrikoak dira